EUSKAL HERRIKO
SELEKZIOEN OFIZIALTASUNAREN ALDE (2013-06-1)
Euskal Herriko
selekzioen ofizialtasunaren aldarria lau haizetara zabaldu asmoz ospatu zen Euskal Herria Mendi Erronka mendi
lasterketaren lehen edizioa Leitzan. Aralar eta Leitza inguruko mendietatik
igarotzen den lasterketak 65
km eta 3500m gorako desnibel metatua ditu. Tartean
Irumugarrieta mendia igota kilometro bertikala egiteko aukera dago, Gaintzatik
Irumugarrieta tontorrerako ibilbidea kronometratua delarik. Gainera taldeka ere
parte hartu daiteke gutxienez 4 kidetako talde mixtoa osatuz.
Euskal Herria Mendi Erronka lasterketaren web orria: http://ehmendierronka.com/
Euskal Herria Mendi Erronka lasterketaren web orria: http://ehmendierronka.com/
Leitzan gaua
pasaturik ez geneukan horren goiz jaiki beharrik, hala ere 5terdiak aldera
jaiki ginen oraindik lasterketako txipak jasotzeko geneuzkan eta. 6terdietako
Leitzako plazako irteera gunera iritzi ginen, txipa jaso eta aterpean gustora egon
ginen kanpoan euri botalan zegoen eta. Hala ere, beroketaren bat edo beste egin
beharra zegoen eta laster irteera puntura joateko deia zabaldu zuten
bozgorailuetatik. Nerbioak nerbio irteera baino minutu batzuk aurretik, komuna
bistatzeko joan-etorri azkar bat egin behar izan nuen. Goizeko seiak jota justu
lasterketako hasiera markatuko lukeen suziriak zeruan eztanda egin behar
lukeenean, argindarrak kale egin eta irteerako arkua bera erori zen. Eskerrak laster
bueltatu zela, euripean geldi ez zen giro eta.
Beraz 6ak pasata irten ginen Leitzako plazatik. Zaldaiko kideen artean bakoitza bere erronka pertsonalekin lasterketaz nolabait gozatzeko eta taldeka zeozer txukuna egiteko asmoarekin.
Lehen 2
kilometrotan behintzat aurrekaldean jaotea neukan pentsatu hasierako tramoetan
pilaketak saihesteko eta lokatz gutxiago harrapatzeko. Lasterketak pixkanaka
erritmo azkarra hartu zuen eta pixkanaka neure erritmo lasaiagoa hartu nuen.
Lokatzetan aurrera egiteak esfortzu doblea eskatzen zuen eta lehen kilometroetan
horrelako desgastea eginez gero ondoren ordainduko nukeelakoan nengoen.
Pixkanaka lehen
tontorra pasata Gaintzara iritzi nintzen. Lasterketako puntu honetatik
Irumugarrietako tontorreraino ibilbidea kronometratua izan arren, indarrak ondo
neurtu beharra zegoen lasterketa osoa txukun bukatzeko behintzat. Beraz,
Gaintzako hornidura gunean indarrak bildu eta erritmo konstantean igotzen
saiatu nintzen, nahiz eta lupetzetan emandako labankadek norbera zeharo
desesperatu, pausu bat aurrera eta 2 gutxienez atzera emanez. Zati handi batean
Atharratzerekin batera egin nuen igoera eta tontorrera Jose Luis Albizurekin
batera iritzi nintzen. Behin goian azken honen atzetik hurrengo hornidura
gunerako bidea nahiko gustura egin nuen tramo tekniko eta nahiko arriskutsuan.
Laino artean bisibilidade eskasa egon arren bidea oso ongi markatuta zegoen eta
aurrean neramanak pausua non ematen zuen ikusteak zeharo erraztu zidan.
Hemendik aurrerako Aralarreko pistetan zehar korrika gehiago sakatzeko
tokietan, postu batzuk galdu nituen. Aralarreko zati honetan euriak eta hotzak
bortizki astindu gintuen, hala ere Aralarreko txoko desberdinetan kokatuta
zegoen jendearen animoek bidea zeharo erraztu ziguten. Benetan eskertzekoa
zegoen eguraldi petralarekin, hotzari eta euriari aurre eginez jaso genituen
animo guztiak.
Behin Aralarreko azken hornidura gunera iritzita, berriz idarrak biltzeko zerbait jan, bertan zegoen Igor lehengusuarekin zerbait hitz egin eta Lekunberrirako berantzako bideari ekin nion. Tarte honetan lokatz pila bat zegoen, hori dela eta oreka mantentzen nahiko komeri izan nituen bastoiekin lagunduz. Gainera labankada baten ondorioz lurrera joan nintzen eta holakoetan gero beldur gehiagorekin jotzen da aurrera . Berantzako zati honetan, berriz Atharratzerekin egin nuen bat eta berarekin zetorren David Hornesekin. Nire aldean erritmo hobean zetozen jaisten eta nahiko sufritu nuen beraiei jarraitzen. Hori dela eta ondoren Lekunberrira orduko pista lauetan aurrea hartu zidaten. Aurretik ere banekien Lekunberri inguruan korrika egin ahal izateko km dezente aurkituko nituela erdi lauan edo gorantza jotzen dituzten horietakoak. Zati hau bukatzeko desiatzen nengoen aldapa gora gogorragoetan oinezean jartzeko. Horrela pixkanaka asko sufritu ostean eta zeozer jan eta gero, hobeto aurkitzen hasi nintzen eta berrio egin nuen bat beste bi hauekin. Guztira Ireberko gainean laukote bat osatu eta Leitzarako azken jaitsiera luzeari ekin genion. Iladan jaitsieraz disfrutatzen nindoan sentsazio onekin, baina pixkanaka gero eta abiadura handiagoan gindoazen ia ohartu gabe, Leitzako helmuga gero eta gertuago sentitzeaz bat. Txirrindulariek esprina prestatzeko egiten duten bezalakoxe sentsazioak etortzen zitzazkidan burura. Azkenean Leitzako kaleetara iritzi ginen beste korrikalari bat aurrean genuela. Korrikalarien ilada guztiz luzatuta helmugara orduko zegoen aldapatxoan hortzak estututa iritzi nintzen osatutako taldetxoko zierrakarreras bezala. Zekula ez nuen pentstuko
Leitzako lasterketa laburbiltzen duen bideoa:
















Zorixonak Motxilo!
ErantzunEzabatu