GORA GORA GORA GORA A
A A,
BERA BERA BERA BERA A A A,
GOGORTASUNETIK EDERTASUNERA,
UMEEN MODUAN GOZATUZ
(2013-06-14)
Picos de Europako
hiru mendi multzoak zeharkatuz urtero ekain erdialdera 74 km eta 6600m gorako
desnibel metatua dituen proba ospatzen da, Asturiaseko Covadongako santutegi
inguruan hasi eta Arnas de Cabraleseko herrian bukatuta. Jada X. edizioa da
aurtengoa eta Traveseraz gain aurten Traveserina jaio da, 44km eta 3000m gorako
desnibel metatua duen proba “txikiagoa”.
Travesera integral de Picos de Europa probako antolatzaileen web orria: http://www.gmensidesa.com/
Travesera integral de Picos de Europa probako antolatzaileen web orria: http://www.gmensidesa.com/
Travesera
lasterketa bat baino gehiago dela diote askok eta ez zaie arrazoirik falta. Goi
mendiko ibilbide teknikoa da ia osotasunean, igoera eta jeitsiera luze luzeak
eta bertikalak, eguraldi aldakorra eta batez
ere ibilbidearen gogortasunaz gain, ibilbidearen edertasuna.
Orain dela pare
bat urte proba honetan parte hartzeko izena emanda nengoen eta azkenean
despedida bat tarteko ezin izan nuen Covadongako irteera puntuan egon. Aurten
arantza hori kendu nahian, izen emateak zabaldu eta berehala eman nuen izena,
aurtengoan ez nuen eta galdu nahi. Ilusio berezia egiten zidan horrenbeste
oroitzapen on ekartzen dizkidaten Picos de Europako puntu desberdin guzti horietatik
egun bakarrean pasatu ahal izateak.
Ilusioak ilusio,
errespetu itzela ematen duen proba da. Gainera, negu gogor baten ondorioz
1600m-tik gora elurra aurkituko genuela aurreikusten zuten antolatzaileek,
kranpoiak aldean eramatera derrigortuz.
Ibilbidea nola
aurkituko genuen eta gorputzak ibilbide honi nola aurre egingo ote zion
urduritasun horrekin, Covadonga ondoko Repelaoko parkingnean kokatuta zegoen
irteera puntura gerturatu nintzen. Dortsala hartuta eta bide erdian jaso
beharreko poltsa jada utzita nituenez, beroketa batzuk egin eta konturatu
orduko iritsi ziren gaueko 24:00ak, probaren irteerarekin batera.
Korrika hasi, zeozer
esatearren, eta hiru pausu ematearekin batera lurrera joan nintzen irteerako
zintarekin estropozu eginda. Laster altzatu nintzen inork ez zapaltzeko eta
aurrerantza jo nuen aurrekaldean zihoazen korrikalarien ingurura. Hasierako
asfaltoa betirako atzean utziz, segituan hartu genuen zeharo lokaztua zegoen
mendiko bidexka bat, banan banan joan beharrekoa. Hemendik aurrera, Covadongako
lakuetaraino igotzeko baso eta zelai desberdinetatik gurutzatu behar dira. Zati
honetan gusturago nindoan aurrekoaren atzetik pega pega eginda iladan barik. Bakar bakarrik, momentu batez atzera begiratu
eta urrutira korrikalarien argi ilada luzea zetorren eta aurreraxeago beste
argi ilada txikiago bat. Lurrera begira, hurrengo pausua non eman beharko kontzentrazio
horrekin, konturatu gabe zuhaitz baten adar batek neraman txapela kendu zidan
lupetzetara jaurtiz. Ondoan ziren frontalak argiztatutako begi distiratsu horien
jabeak ziren behiek ere, fijo barre egin zidatela lokatz artetik txanoa
jasotzen ikusi nindutenean.
Apurka apurka, Covadongako
lakuetan kokatua zegoen hornidura gunetik pasa nintzen, 17. , antolakuntzako
kide batek esandakoaren arabera. Bertan edateko zerbait hartu eta aurrerantza
jo nuen ezaguna zitzaidan pista batetik aurrera. Hemen, gerora ikusiko
genuenarekin alderatuta, korrika egiteko terreno laua zegoen 2 km inguruan. Pista hau alde
batera utzi eta errekatxo bat gurutzatu ondoren gorantzako bideari ekin genion,
korrika egiteari utzi eta oinezean jartzeaz bat.
Orain arte ondo
nindoan, erritmo onean baina dosifikatuz asko sufritu gabe. Baina segituan
tripak gogor gogor eginda jarri zitzaizkidan eta pausu bakoitzeko tripetako
mina areagotzen zihoan. Pixkanaka atzetik zetorren jendea gerturatzen zetorren
eta ni gero eta motelago gorputz txarrarekin. Horrela urrutira ezin nintzela
joan eta zeozer egin beharra neukan. Astiroago joan, arnasa pixka bat
errekuperatu eta deskargatzera joan nintzen atzetik zetorrenari ez jarraitzeko
abisatuaz batera. Piska bat errekuperatu nintzelakoan bideari ekin nion, baina
tripek bigarren beste abisu bat eman zidaten eta berriro harkaitz artean
eskutatu beharra sentitu nuen. Hemendik aurrera, gorputzak lasaitasun ederra
hartu zuen eta pixkanaka hobeto sentitzen hasi nintzen.
Behin Vega
Redondako aterpe paretik pasatzeaz bat, elurrarekin topo egin genuen eta
hemendik aurrera bidailagun izan genuen ibilbidearen zati handi batean. Pixkanaka
geldialdi horietan aurreratu ninduen jendea aurreratzen nindoan eta gorputzari
jaten eman nion lehenago ezinezkoa zitzaidan eta. Collau del Jou Santu orduko frontalen
bateria agortu zitzaien bi pertsonekin egin nuen topo, bata bestearen atzetik.
Pilak aldatzen laguntzeko pixkat argiztatzeko eskatu zidaten eta kasualitate
edo ez, biek zeramaten frontal berdina, nik neramanaren modelo berria.
Gorantza elurra
nahiko gogor aurkitu genuen eta ondo
joaten zen. Maldak alderik alde zeharkatzean ere, nahiko ondo joaten zen
aurreko egunetatik zeozer zapaldua zegoelako. Baina zati hauek ematen zidaten
errespetu gehien, gauez eta topo egin genuen lainoarekin urrutira gauza handirik
ikusten ez zelako eta aldamenera begiratuz bazegoelako ez dakit zenbat metro
berantza irristatzeko aukera. 2113m-tara dagoen Collau del Jou Santuko puntu
gorenera iritsita, 1500m-ko jeitsiera bati egin behar zitzaion aurre Cain-eko
herriraino. Behin berantzako elur palak zuen aldapa bertikalari beldurra
kenduta, elurretan bera nahiko ondo joaten zen. Beste hiru pertsonarekin batera
egin nuen zati hau elurra bukatu zen ingururaino. Puntu honetatik aurrera,
frontalaren pilek gero eta argi gutxiago eskaintzen zidaten eta bidean ez
aldatzearren Caineraino itzaron nuen. Tramo nahiko arriskutsua zen berantzakoa,
harkaitz artean berantza Z ugari eginez.
Abiadura pixkat hartu orduko, esku frenoa bota behar zenuen beste aldera
egiteko. Argi gutxi aldean eta aurrekoari jarraitzen nindoala, antolakuntzako
batek tramo honetan kontuz jeisteko abisua ematen digu. Hau esan eta 10m-tara
aurretik zihoana amildegi ertzean jauzten da bastoi bat berantza erortzen
zaiolarik. Sustoa itzela, eskerrak ezer larririk ez zela gertatu.Kasualitatez,
jeitsi eta 20m beheragoko bidetxoan bastoia aurkitu genuen. Aurrekoak sustoa
aldean zuela eta nik pilak ez aldatzearren, argi gutxirekin, normalean baino
polikiago jeitsi ginen Cainera.
Cainen Oscar
Nieto eta bere Zallako lagun bat zeuden lagunei jarraipena egiten eta Pilak
aldatzen nituen bitartean, aldean neramatzan bidoiak bete zizkidaten jada hustuak
nituen eta. Zeozer jan eta Horcada Cainerako bide aldapatsuari ekin nion.
Harkaitz artean gorantza segituan hartu nuen altuera, pareta haiek ikusita
igotzea ezinezkoa ematen zuten bideetatik. Larunbateko lehen argi izpiekin
batera, Cainera bidean berantza nentorren berberarekin nindoan gorantza.
Elurrretara iritzi orduko, normalena gorantza jotzea izango zen toki batean,
antolakuntzako markek ezkerretara eramaten zintuzten. Markak jarraitu eta
jarraitu, hainbat pasatu ostean, ez genuen hurrengo markarik aurkitu.
Desesperatuta, seinaleren bat aurkitu nahian, gora eta bera ibili ginen, baita
elurretan beste lasterkariren baten lorratzak aurkitzen. 20minutu noraezean
ibilita, erabat etzita eta inpotentziaz, berriro atzerantza markei jarraitzen
nindoanean besteak gorantza egiten duela ikusi nuen, igotzea ezinezko zirudien
pareta batetik. Bakarrik ez geratzearren eta logikoena gorantza jotzea zenez berarekin batera jo nuen
aurrera. Halako baten, azkeneko marka zegoen tokian, antolakuntzako petodun bat
agertzen da eta oihuka “las markas están mal, es por el otro lado para arriba”esaten
digu. Jada altura dezente hartuta geneukan eta gorantza jo genuen beste
bidearekin bat egingo genuelakoan. Halako baten urrutira lasterkarien ilada
luze bat ikusi genuen eta berriro bidearekin bat egin genuen.
Hemendik berantza, laster baten,
Urrielluko aterpean kokatua zegoen hornidura gunea geneukan. Bertan Jose
Vicente Benito-rekin topo egin nuen, Andorrako Ronda del Cims-erako azken
prestaketak egiten zebilen eta egun pasa. Zeozer jan eta berriro gorantza ekin beharra zegoen 2382m-tara dagoen Collada Bonita igotzeko.
Igoera gogor honetan, galdu aurretik inguruan zebilen lasterkari batzuekin egin
nuen bat. Antolakuntzakoek aurreko egunetan egindako lanari esker, hainbeste
metro zituen pala bertikalean gora nahiko eroso joaten zen, oinaren punta
sartzeko besteko armailak egin zituzten eta.
Behin goian, soka luze bat zegoen
berantzako aldapa gogorra jeisteko erabili nahi zuenarentzat. Elurretan bera,
bakoitzak bere teknika erabiltzen zuen. “culo eskia”, sokarekin atzera begira,
zutunik erdi ski eta korrika…Nik azkeneko hau erabiltzen nuen, “culo eski-koek
huzten zuten arrastoaren gainetik irristatuz. Elurretan bera umeen moduan
gindoazen jolasean, baina txarrena elurra bukatzear zen toki horietan aurkitu
genuen, elur azpian harkaitz edo zuloren batekin topo egitean. Behin lurra
zapaltzean eta luzrzoru gogorrera pasatzean, oin azpietan nahiko sufritu nuen
elurraren amortiguaziotik eta oinak guztiz sikatu artean. Gainera, oin azpiko
egalean min hartu nuen harriren batekin eta Vegas de Sotresen kokatua zegoen
hornidura gunerako jeitsierako azkeneko zatia oso gogorra egin zitzaidan.
Berantzakoetan kriston mina neukan eskuineko oinak lurra zapaltzean eta beldur
nintzen oraindik zer jeitsi bazegoelako, gerora igo beharreko Collada
Valdominguerotik bera.
Hornidura gunean
etxekoak zeuden lasterketaren jarraipena egiten eta kriston ilusioa egin zidan
bertan ikusteak, berriro aurrera jarraitzeko indarrak kargatuz. Antolakuntzari
utzitako poltsa neukan puntu hartan, baina ez nuen ezer erabili eta hornidura
gunean zeozer jan eta edan ostean, aurrera jo nuen oina guztiz hotzitu
aurretik.
Hurrengo igoera
oso gogorra egin zitzaidan eta hasieran azkarrago joan arren laster hartu nuen
erritmo lasai lasai bat gorarte eramango ninduena. Tartean susto bat edo beste
eduki nuen ilusio optikoren batekin. Lainoa itxia zegoen eta Collada
Valdomingueroko toki garaiena bertan neukalakoan, bapatean lainoa desagertzean,
oraindik beste 45minutuko aldapa bistaratzean hartu nuen sustoa. Gorantza
poliki poliki ezinean nindoala, antolakuntzako batek umoretsu ardoa ere eskaini
zidan baina ez nengoen hortarako.Ondoren animoak eman nahian, “un poco más y
tranquilo que para abajo la calabaza también rueda” esan zidan. Barre batzuk
bota nituen bai gizon honen kontura, ta
hala nola segurtasuneko soka eta kateak jarrita zeuden azkenengo zatira iritzi
nintzen. Lau hanka gutxi ziren hor, eskuetan bastoiak dituzuenean gainera
zailago.
Behin goian, arnasa berreskuratu eta
berantza abiatu nintzen elurretan bera, aurretik zihoan taldetxo batekin
bat egin nahian. Aldapa beraz gain, zati lau asko zeuden elur bigunarekin eta oso
deserosoa zen bertan korrika egitea.
Andarako aterpetik bera, Jitu Eskarandiko
hornidura guneraino, pista batetik joan beharra zegoen, jada elurra atzean
utzita. Eskuineko oinak oraindik berantza min egiten zidan, baina berotan eta
ezkerreko hankarekin eta bastoiekin engainatuta banindoan aurrera nahiko
txukun. Behin hornidura gunean, berriro etxekoekin bat egin eta azkeneko likido
probisioak hartu ondoren ekin nion aurrera, denbora asko galdu gabe. Arenas de
Cabrales jada bertan zegoela ematen zuen arren, oraindik zer igo bazegoen.
Puntu honetan, Traveserinakoekin egiten genuen bat eta Traveserakoak zirelakoan,
hasieran flipatuta huzten ninduten, pasatu ziren apurrek zekarten
abiadurarekin. Azken mendate honek baziruedien ez zeukala puntu gorenik, zati
luzean pixkanaka gorantza jotzen zuelako eta nahiko desesperantea egin
zitzaidan erreferentzia faltagatik.
Zelai batzuetara iritsita, Traveserako
aurreko taldean zihoazen bi aurreratu nituen eta ondoren atzetik zetozen beste
bik aurreratu ninduten. Nire harridurarako, iazko irabazlea zetorren
bestearekin batera. Gerora ohartu nintzen, aurten lesio baten ondorioz ez zuela
parte hartu eta azkeneko km apurrak anaiarekin batera egin zituela. Azken
jeitsiera luze egin zitzaidan erromatar bide batetik zehar. Arenas de Cabrales
hor bertan ikusten nuen, baina sekula irizten ez zaren sentsazioa neukan
barnean. Herria bertan neukalakoan nahiko azkar jeitsi nintzen indar guztiak
bertan agortuz eta bera iritsita, helmuga begi bistan geneukala, beste km pare
bat eman beharra zegoen herri guztia alderik alde gurutzatzeko. Bastoien
laguntzaz, erdi korrika eta oinez egin nuen zati hau, hala nola helmugan
korrika aurpegi honarekin sartzeko intentzioarekin. Azkenean 19. postuan sartu
nintzen helmugan, 14 ordu eta 47minutu behar izan nituelarik ibilbidea osatzeko.
Gora eta bera
proba honetan sufritutakoarekin alderatuta, pila bat gozatu dudan sentsazio ona
geratu zait, umeen moduan pasa nuenaren sentsazioa.
Travesera nolakoa den azaltzen duen bi parte hartzailek osatutako bideoa:
http://www.rtpa.es/video:Asturias%20Extrema_551372467916.html
Traveserako beste bi bideo:







































