TXOKOLATETAN IGERIAN (2013-3-31)
Ohiko opor egunak aprobetzatuz Carcasone eta Ariege inguruko herriak bisitatu nituen Silviarekin batera. Ondoren, lasterketaren aurreko egunean, Lavelaneteko herrian dortsalak jasotzeaz gain lasterketako ibilbidean kokatzen diren Montsegur eta Roquefixadeko gazteluak bisitatu genituen. Nolako maldak eta batez ere zenbateko lokatz pila aurkituko genuen jakiteko ondo etorri zen bisita.
Hasieran
lasterketa buruan jarri nintzen beste batekin batera, baina laister jarri
ninduten nire lekuan. Lavelanet herriko asfalto gozoa bukatu eta bertako
farolen argitasuna atzean usterakoan hasi ziren arazoak. Sentsazio nahiko
txarrak, batetik arropa larregi agian korrikan generaman abiadarako eta bero nintzen
goretexeko jakearekin, eta bestetik frontalak pilak erdi agortuta zituela
ohartu nintzen eta ez nuen aurrekorik ikusten. Aurrekoaren argiari jarraika eta
atzekoaren argiren kerispearekin nahiko komeri izan nituen, zer zapaltzen nuen
ere ez nekien eta. Eskerrak orduterdian egunez egin zela eta laister iritzi
ginela 18. km-ko Belesta herriko hornidura puntura. Handik aurrera dena zeharo
aldatu zen, eguna egitearekin bat atertu egin zuen eta jakea kendu ahal izan
nuen.
Hemendik aurrera sentsazioak hobetu ziren, behintzat gehienetan lokatza zapaldu arren non zapaltzen nuen ikusten nuen eta korrikan arropa gutxiagorekin erosoago nindoan. Horrela pare bat pertsona aurreratuta 17. postuan iritzi nintzen 34. km-an zegoen Fougax herriko hurrengo hornidura gunera. Puntu hontatik aurrera, lasterketako puntu garaiena den Montsegureko gaztelurako igoera hasten da. Erritmo bat mantenduz saiatu nintzen igotzen nahiz eta askotan pausu bat aurrera eta bi atzera eman lokatzarengatik. Azkeneko partean maratoiko eta erdi maratoiko korrikalariekin egin genuen bat gazteluko igoeran. Igoera honetan beste lasterketakideekin gurutzatzen zara igo eta jeitsi toki berberetik egiten bai zara.
Ondoren maratoiko lasterkariekin batera osatu genuen ibilbidea, eta nola ordurako asko ta asko aurretik zihoazen hornidura guneko txokolateaz gain lurrean txokolate askoz gehiago topatu genuen. Maratoiko lasterkariekin topo egitean hauek errespetu osoz ezer esan gabe apartatzen ziren brabo esanez, eta hori dela eta ez dakit zenbat aldiz esan nuen “mersi, brabo brabo”, azkenean nekearen nekeaz “Messi” esaten bukatu nuena, nahiz eta Mutrikuarrek ondo erakutzi “mertzi” esaten. Jeitsiera luze baten ondoren 47. km-ko Montferrier herriko hornidura gunera iritzi nintzen. Hornidura guneetan batez ere ura betetzeko eta ura ez zen bestelako edariak edateko aprobetzaten nuen. Hortaz gainm motxilatik platanoren bat edo beste atera nuen, badaezpada beti eramaten bai ditut bestelako janaririk jan ezin dudanean erraz barneratu ahal ditudalako.
Hemendik aurrera lurzoruak piskat hobera egiten zuen lupetz kontuan baina ordurako indarrez oso ahul nengoen horri etekina atera nahi banion. Azkeneko igoeran bi lasterkarik aurreratu ninduten bata lasterketa osoan erdi batera alboan zioan mutil bat eta bestea aurreko egunean Lavelaneten ezagutu nuen Joseba Gurpegi, hau atzetik aurrera zetorren oso indartsu. Kostata azken malda igo ondoren, oraindik harriartean kresterio luze bat egin beharra zegoen helmugarako azken jeitsierara orduko. Piskanaka helmugatik gero eta gertuago Lavelaneteko bozgorailuen zaratak entzun eta bertako etxeak antzematen ziren. Herrirako jeitsierako azken partean, soka batez azken jeitsieraren arriskua sahiestu nahi izan zuten antolatzaileek ohi bezala. Baina ordurako lupetzetan ibiltzen masterra aterata neukan, lasterketa osoan zehar ez bai nintzen oraindik jauzi. Hala ere soka erabili nuen badaezpada, eperdiko bat hartuta helmugara ez irizteko beldurrarekin. Baneukan ba gogoa irizteko, gainera Aberri eguna izanik ta zoritxarrez Frantzian gertatutako azken albiste tamalgarriaren ondorioz zer ospatu handirik ez zegoenez, ikurrina buff beltz batekin egindako lazotxo batekin astintzeko.
Guztira 8ordu eta 53 minutu behar izan nituen lasterketa bukatzeko eta 15. postuan bukatu nuen 450 lasterkaritatik. Azkenean gustora, txokolatetan inoiz igerian ibilita egon gabe ez dago ta txarto lasterketa bukatzearekin bakarrik.
Trail des citadelleseko irudiak batzen dituen bideoa:
Aurtengo iraupen
luzeko lasterketen denboraldiari hasiera emateko Citadelleseko ultra traila
aukeratu dut. Frantziako Pirineoetako Ariegeko lur eremuan dagoen Cataroen
herrian burutzen da proba. Historiaz betetako lurralde honetako gaztelu eta
basoak zeharkatuz 73km-ko ibilbidea
osatzen du ultra trailak eta 3600m ditu gorako desnibel metatuan . Hontaz gain,
beste bi lasterketa ospatzen dira egun berberean, 20 eta 42km dituztenak.
Trail des Citadellesesko web orria: http://www.trail-citadelles.com/2008/

Neguko eguraldi
petralak baldintzatutako entrenamendu eta konpainia onean egindako Apuko eta
Senpereko mendi lasterketen ondoren, iritzi da denboraldiko lehen ultra
trailari ekiteko ordua.
Ohiko opor egunak aprobetzatuz Carcasone eta Ariege inguruko herriak bisitatu nituen Silviarekin batera. Ondoren, lasterketaren aurreko egunean, Lavelaneteko herrian dortsalak jasotzeaz gain lasterketako ibilbidean kokatzen diren Montsegur eta Roquefixadeko gazteluak bisitatu genituen. Nolako maldak eta batez ere zenbateko lokatz pila aurkituko genuen jakiteko ondo etorri zen bisita.
Orduaren aldaketa
zela eta ez zela, 5:00ak aldera irten ginen Foixeko herritik lasterketako
irteera puntua zen Lavelaneteko herrira joateko. Presak alde batetik eta ohiko
nerbioak bestetik, estreinatu gabeko frontal berria bazterren batean galdu
nuen. Eskerrak kotxean frontal zahar bat sartu nuela badaezpada bidaiarako.
6:00ak gainean zirela euria bota ta bota zabilen eta berotu gabe irteerako karpan sartu, aurreko ilaratara hurbildu, Oscar Nieto laguna agurtu ta abesti luze
ohietako baten ostean eman genion hasiera lasterketari.
Hemendik aurrera sentsazioak hobetu ziren, behintzat gehienetan lokatza zapaldu arren non zapaltzen nuen ikusten nuen eta korrikan arropa gutxiagorekin erosoago nindoan. Horrela pare bat pertsona aurreratuta 17. postuan iritzi nintzen 34. km-an zegoen Fougax herriko hurrengo hornidura gunera. Puntu hontatik aurrera, lasterketako puntu garaiena den Montsegureko gaztelurako igoera hasten da. Erritmo bat mantenduz saiatu nintzen igotzen nahiz eta askotan pausu bat aurrera eta bi atzera eman lokatzarengatik. Azkeneko partean maratoiko eta erdi maratoiko korrikalariekin egin genuen bat gazteluko igoeran. Igoera honetan beste lasterketakideekin gurutzatzen zara igo eta jeitsi toki berberetik egiten bai zara.
Ondoren maratoiko lasterkariekin batera osatu genuen ibilbidea, eta nola ordurako asko ta asko aurretik zihoazen hornidura guneko txokolateaz gain lurrean txokolate askoz gehiago topatu genuen. Maratoiko lasterkariekin topo egitean hauek errespetu osoz ezer esan gabe apartatzen ziren brabo esanez, eta hori dela eta ez dakit zenbat aldiz esan nuen “mersi, brabo brabo”, azkenean nekearen nekeaz “Messi” esaten bukatu nuena, nahiz eta Mutrikuarrek ondo erakutzi “mertzi” esaten. Jeitsiera luze baten ondoren 47. km-ko Montferrier herriko hornidura gunera iritzi nintzen. Hornidura guneetan batez ere ura betetzeko eta ura ez zen bestelako edariak edateko aprobetzaten nuen. Hortaz gainm motxilatik platanoren bat edo beste atera nuen, badaezpada beti eramaten bai ditut bestelako janaririk jan ezin dudanean erraz barneratu ahal ditudalako.
Puntu hontatik aurrera bigarren gaztelurako igoera luzea hasten da. Behiek
zapaldutako zelai lupeztuetan gora besoekin hankekin beste indar egin behar
izan nuen makilekin, lau hanka gutxi ziren hor. Piskanaka Roquefixadeko
gaztelura iritzi nintzen, baina handik aurrera ere bazegoen zer igo. Behin
puntu gorena bilatuta, Roquefor les Cascadeseko ur jausietatik jeitsiz azken
aurreko hornidura gunera iritzi nintzen. Ordurako hankak gogor gogor eginda
nituen eta erabat minduta, labankadak labankada, lupetzetan gora eta bera
ibiltzearen esfortzuaren ondorioz.